XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aren bizkarra zigorrezko ta korapilloz egindako astingaiakiñ urratzen.

Ikusi gure Jesus ona larru gorrian, odolez eta zauriz beterik, ikusi bere sorbalda larrutuak; ia ia ezurrak ere agiri dira.

Orrek aiña ez nau iñork maite izan.

Eta nik? Nik artu bear nitun zigorkadak artzen ari da.

Entzun astingaiak Jesus'en bizkarra jotzean egiten duten otsa.

Bere etsaien orruak.

Baña biotzarekin ez al dit ezer esan nai? Erruki nizaz, esaten dit.

Loikerizko gaizki egiñak, pekatuak, ordaintzen ari naiz.

¡Erruki nizaz!.

Loikeri guziak zigorkadak artuaz ordaindu bearra badauka;¡ikaragarriak izan bearko dute zigorkada oyek! ¡Barkatu, Jauna, barkatu! Ez, ez geiago loikeririk ¡nere Jesus laztana!Begira, gogoan artu ta erabilli zer egiten dun.

Lotsa ta oñazerik ikaragarrienak eraman ixil ixilik.

Zigorkada gogor gogorrak artu; odola ixuri.

Borrero ayek zer egiten, ari dira.